Diario Vasco

San Martin Feria ospatuko da gaur, besteak beste, Aizkorriko gazta txapelketarekin

Abereen erakusketa eta hauen lehiaketarekin emango zaio hasiera gaur San Martin feriari. Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko gazten salmenta eta artisau azoka izango dira pilotalekuan, patioan eta plazan. Aizkorriko eta Urbiako artzainen arteko XVIII. Gazta lehiaketa ere burutuko da bailarakoen txistu kalejira lagun izanik. 11.00etatik aurrera Eusko Labeldun Tolosako babarrunak eskainiko dira dastatzeko Aitxuri Herri Eskolako patioan. 13.00ak aldera pilotalekuan sarien banaketak eta Tartaloetxe elkartean txakolin dastatzea izango ditugu ekintza nagusiak. Arratsalderako buruhandiak eta San Martinetako XVII. eskuz binakako pilota txapelketako finalak izango ditugu ikusgai.

Bihar arratsaldean, guraso elkarteak antolaturik, haurrentzat Tor magoaren emanaldia eta txokolatea izango dira kiroldegian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate