Diario Vasco

«'Izerdi' hitzak bi adiera ditu; batetik, nekea, eta, bestetik, landarearen odola»

Taldeak lau kantu hautatu ditu lehen diskorako, eta bihar joko dute Bonberenean.
Taldeak lau kantu hautatu ditu lehen diskorako, eta bihar joko dute Bonberenean. / IÑIGO ROYO
  • 'Haztearen izerdia' izenburua jarri dio Belarmiñak musika taldeak bere lehenengo diskoari. Binilo itxuran ere kaleratu dituzte kantuak

  • Joxi Ubeda Belarmiñak taldeko gitarrista eta ahotsa

Realza y moldea tu cuerpo con los últimos diseños en moda íntima

Hasta 80%

Gran variedad en alfombras de diseño

Las mejores marcas a los mejores precios

Diseños con impresión digital para decorar tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Diseños originales que decoran y protegen tu mesa

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Últimas tallas a precios insuperables!

Hasta 90%

Bizia duen orok hazteko izerdia du ezinbesteko. 'Centarium umbellatum' deituriko sendabelarra, Belarmina izenez ere ezagutzen dena, medikuntza alorrean ez ezik, musikan ere badu zeresanik; izan ere, Belarmiñak taldeak bai landareek eta bai gizakiek hazteko behar duten izerdia islatu nahi izan dute haien lehenengo argitalpenean. Joxi Ubeda (Ibarra, 1965) da taldeko gitarrista eta ahotsa.

-Lehen diskoa 'Haztearen izerdia' izendatu duzue. Izerdi handiarekin hazitako emaitza izan al da?

-Belarmiñak gure taldearen izenarekin hitz-joko bat egin nahi izan dugu. Belarmina sendabelar bat da, eta diskoaren izenburua, 'Haztearen izerdia', lotura du guztiarekin, hau da, taldearen izenburu eta diskoak jasotzen dituen edukiekien, baita letrek esaten dutenarekin ere. Gu, gizakiok, bizi egiten gara, baina landareak ere hazi egiten dira; bizitzeak, baina, izerdia eskatzen du, nekea, esfortzua. 'Izerdi' hitzak, beraz, bi adiera ditu; batetik, nekea edo ahalegina bera, eta, bestetik, landarearen odola. Azken finean, bizitzeko kemena behar da edozerri aurre egiteko. Bi esanahi horien arteko jolasa da izenburua.

-Zer aurki daiteke disko honetan?

-Orotara, lau kantuk osatzen dute diskoa; bi alde ditu, alde bakoitzean bi kantu. Hitzek kontatzen dute gure barruko kezka, sentimendu, zalan-tza zein gogoetak, baita besteengan ikusten ditugunak ere; gure barrutik ateratako hitzak dira. Guztira, ordubeteko errepertorioa daukagu, dozena bat kantu edo, baina hautaketa egin behar izan genuen diskoa kaleratzeko orduan. Aukeratutako kantuak esanguratsuenak dira, gure mamia eta izaera islatzen dutenak, alegia. Jendeak esaten digu, nolanahi ere, laburra dela hamabost-hamasei minutu irauten duelako soilik eta gogoarekin geratzen direlako.

-Sailkatu al daiteke estiloa?

-Kantuek pop kutsua dute, baita rock and roll eta power pop doinua ere; horrela definitu izan gaitu jendeak. Karlos Osinaga teknikoaren aburuz, abestiek energia dute bere baitan, indartsuak dira eta, era berean, leunak. 'Jai daukazu' kantua da horren adibidea; gehien entzuten ari dena da, udaberrian zintzilikatu baikenuen zenbait ataritan.

-Diskoa eta biniloa aurkeztu dituzue, gainera. Ez da batere ohikoa hori.

-Bonbereneak proposatutako produktua da, eta haien estudioan grabatu genuen. Diskoarekin batera hamar hazbeteko biniloa egiteko proposamena egin ziguten, eta guk onartu egin genuen ezbairik gabe. Asko gustatu zaigu biniloaren ideia, eta ez dugu baztertzen etorkizunean ere horrelako zerbait egitea. Azalaren diseinua Garbiñe Ubeda arrebak egin du.

-Proposamenik gabe ez zenuten diskoa ateratzeko intentziorik?

-Asmoa bagenuen diskoa inoiz ateratzeko, gure kabuz izanda ere; baina, tira, horrela izan da eta pozik gaude.

-Egun arte, egon al da aldaketarik taldean?

-Bai, beti eduki dugu ezer. Duela hiru bat urte hasi ginen Iki Poliki eta biok gitarra akustiko eta ahotsarekin, baina denborarekin konturatu ginen kantuek zerbait gehiago eskatzen zutela, hots, baxua, bateria eta gitarra elektrikoaren presentzia. 2014ean, Leire Zumeta trikitilaria batu zitzaigun; berak janzten zituen kantuak fondo eta marrazkiekin. 2015ean Eñaut Maiz gehitu zitzaigun baxuarekin; eta, azkenik, Ilargi Agirre bateriarekin. Gaur gaurkoz, Eñaut baxuan, Iker gitarra elektrikoan, Ilargi baterian eta ni gitarra elektrikoa eta ahotsean gabiltza. Laurok jarraituko dugu hemendik aurrera.

-Orain, zer asmo duzue?

-Urte bukaera arte bizpahiru emanaldi egingo ditugu diskoa aurkezteko. Jendaurrean jotzea eta kantu gehiago osatzea da gure helburua. Badugu intentzioa, halaber, etorkizunean ditugun kantak sarean jartzeko, musika kontsumitzeko beste modu bat baita.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate