Diario Vasco

Haurrek ederki pasa zuten jolasean

Herri kirol ezberdinak probatzeko aukera izan zuten gaztetxoek atzoko egitarauaren barruan.
Herri kirol ezberdinak probatzeko aukera izan zuten gaztetxoek atzoko egitarauaren barruan. / NUÑEZ

San Martin jaiak hasi dituzte Alkizan. Goizean meza eta hamaiketakoa izan zuten eta arratsaldean haurrek ederki pasa zuten beraientzako antolatu ziren jolasetan. Herri kirol ezberdinak probatzeko aukera izan zuten frontoian: artaburuak zuritzea, kixkiak biltzea, enborrak altxatzea edota lasto-fardoak eramatea.

Gaur, berriz, bazkalondoren, 15:30etik aurrera eskolarteko pilota txapelketa jokatuko da. Benjamin mailan Alkizakoak Flemingoen aurka lehiatuko dira eta alebinetan Laskoraingoen eta Hirukidekoen aurka. Ondoren, 18:00etan, Herriko lau t'erdiko pelota txapelketaren hirugarren eta laugarren posturako partidua eta finala jokatuko dira. Iluntzeko 21:00etan bertso afaria izango da Andoni Egaña eta Sebastian Lizasorekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate