Diario Vasco

Areto eta futbol partiduak asteburuan

Areto futboleko Idiazabal Xaloa senior neskek gaur 16:00etan jokatuko dute Anoetaren aurka Zelaako kiroldegian. Idiazabal Gorrotxategi senior mutilek ere gaur jokatuko dute 17:45ean Billabonako Egintzaren aurka Zelaan. Pasa den jardunaldian senior mutilek 2-4 irabazi zuten Donostian eta senior neskek 1 eta 9 irabazi zuten Tolosan.

Idiazabalgo futboleko taldeei dagokienez, gaur Gorengoen Mailan Idiazabal-Tolosa 16:00etan Arizkorretan; Jubeniletan, Lazkao-Idiazabal, 15:30ean, Arizti Handi zelaian; kadeteetan, Idiazabal-Tolosa A, 10:00etan, Arizkorretan; eta infantiletan, Idiazabal B-Urnieta, 12:00etan, Arizkorretan.

Gazte Eune

Gaurko Gazte Eune antolatu dute Gaztetxekoek, honako egitarau honekin: arratsaldeko 18:30ean, 'Traka traka' kiroldegian hasita. Iluntzeko 21:00etan gazte afaria eta 22:30ean, kontzertua: The Frankys, Verrater eta Znort-Facers.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate