Diario Vasco

'Zozketak' kanpainarekin aurrera jarraitzen du Lazkaon merkatari elkarteak

Urrian erosketak egiteagatik sarituak suertatu direnak euren bonoekin.
Urrian erosketak egiteagatik sarituak suertatu direnak euren bonoekin. / DV
  • Bezeroen fideltasuna saritu nahi dute merkatariek urteko azken txanpan burutzen ari diren egitasmo honekin

Lazkaon merkatari elkarteak 'Zozketak' izeneko kanpaina berria jarri du martxan, urteko azken hilabeteetan, bezeroen fideltasuna saritzeko. Honela, elkarteko dendetan erabiltzeko bonoak zozketatuko dituzte -150 euroko bat eta 50 euroko hiru, hilabete bakoitzean- Lazkaoneko komertzioetan erosketak egiten dituztenen artean.

Urriko zozketa egin berri dute eta Ignacio Alba (150 euroko balea) eta Lourdes Garmendia, Joanna Mujika eta Alejandro Vallejo (50 euroko bale bana) izan dira irabazleak.

Momentu honetan azaroko zozketarako txartelak banatzen dabiltza jadanik Lazkaoneko dendetako bezeroen artean. Arriaran, Manako, Gerriko liburudenda, Optika Mikel, Gazi Gozo janari denda, Magala fisioterapia osteopatia, Momo eta bere estalkiak, S.tilo ileapaindegia, Gomez Iturgintza, Frutería Noemí, Koboloi eta Miszelania dira kanpainan parte hartzen duten komertzio lazkaotarrak eta hauek izango dira hain zuzen ere, zozketetako irabazleek baleak erabiltzeko aukera eskainiko dutenak ere.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate