Diario Vasco

Oinkari dantza taldeak 'Dantza Astea' antolatuko du hilaren 14tik 19era

Oinkari dantza taldeak 'Dantza Astea' antolatuko du hilaren 14tik 19era
  • Tailerrak, dantzaldi gidatua eta Kukai Dantza Konpainiaren 'Lotuneak' ikuskizuna izango dira datozen egunetan

Oinkari dantza taldeak 'Dantza Astea' antolatuko du hilaren 14tik 19era. Udalaren laguntzarekin, ekitaldi ezberdinak izango dira aste guztian zehar eta ekitaldi guztiak nahi duen ororentzat irekiak dira.

Hala, hilaren 14an, astelehena, 'Lotuneak tailerra'. Ostiraleko emanaladia ardatz hartuta, Kukai Dantza Konpainia tailerra, Txermingo ikastolako ganbaran, 19:00etatik 20:30era, doan, 13-17 urte bitarteko gazteei zuzendua.

Azaroaren 15ean, asteartea, 'Dantza familian tailerra', jolas eta parte hartze ariketen bitartez, familia dantzara gerturatzea helburu duen egitasmoa. Parte hartzaileek, ezinbestean, helduren batek lagunduta joan behar dute. Bi txanda, A taldea (2009tik 2013ra bitartean jaiotakoak), 17:30etik 18:30era eta B taldea (2004tik 2008ra bitartean jaiotakoak), 18:30-19:30. Txermingo ikastolako ganbaran izango da, goan, Irakaslea: Eneko Gil.

Hilaren 17, osteguna, 'Dantzarako nola jantzi tailerra', dantzari eta gurasoei zuzenduriko tailer praktikoa. Alpargatak, gona, alkandora, moñoa, txapela, zapia, gerrikoa eta abar nola jantzi erakutsiko da. Txermingo ikastolako ganbaran, 19:00-20:15. Irakaslea Lurdes Esnaola izango da eta ikastaroa doan izango da.

Hiru tailer hauetan parte hartzeko izena eman behar da: harremanak@oinkari.eus helbidean edo 660.139.380 telefonoan.

Hilaren 18an, ostirala, 'Dantza emanaldia'. Kukai Dantza Konpainiaren 'Lotuneak' ikuskizuna, Gurea antzokian, 22:30ean. Sarrerak: Amasa kafetegian salgai, 10 euroren truke.

Azaroaren 19, larunbata, 'Dantzaldi gidatua'. Swarovska taldearekin erromeria, Oinkari dantza taldeko irakasleek zuzenduta. Bearzana pilotalekuan, 17:30etik 18:45ean. Saioa amaitzean, txokolate beroa egongo da.

Pilota, Behar Zana frontoian

Gaur, Behar Zanako pilotariek bi partida jokatuko dituzte. Infantilak (1.urtea), Behar Zana 2-Ilunpe 1 eta Behar Zana 1-Hernani 4, Behar Zana frontoian, 19:00etan. Bihar, kanpoan, Infantilak (2.urtea), Behar Zana 2-Zumaia 1, Aitzuri (Zumaia), 16:00etan.

Gurrutxaga, tercero

Eneko Gurrutxaga, tercero, en la novena prueba del VI Circuito de Duatlón de Montaña de Usansolo (Bizkaia). El duatleta de Amasa, Eneko Gurrutxaga quedó en tercer lugar en la novena prueba del VI Circuito de Duatlón de Montaña de Euskal Herria, celebrada el domingo, en Usansolo (Bizkaia). El amasarra finalizó la competición vizcaina en una hora 20 minutos y 21 segundos. El vencedor y líder del circuito con 712 puntos fue el riojano Alain Santamaria en 01:19:30. Eneko Gurrutxaga, a falta de tres pruebas ocupa la cuarta posición en la general del circuito con 592 puntos. La prueba, organizada por Usansoloko U113 Triatloi Taldea contó con la participación de 114 atletas y constó de tres sectores. El primer sector fue carrera de montaña, a pie (5,68 kilómetros). El segundo sector, en bicicleta de montaña, (14,06 kilómetros) y el tercer sector, otra vez a pie (1,34 kilómetros). El domingo, día 13, se disputará la décima prueba en Ea (Bizkaia).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate