Diario Vasco

San Martin eguna jai giroan pasako dute gaur Alkizan

Haurrek ederki pasa zuten ipuina entzun eta marraztuz.
Haurrek ederki pasa zuten ipuina entzun eta marraztuz. / NÚÑEZ

Alkizako herritarrek San Martin eguna ospatuko dute gaur egun guztian zehar antolatuko diren ekitaldiekin. Goizean 10:00etan Meza izango da San Martin elizan eta ondoren hamaiketakoa eskainiko da Ostatuan. Arratsaldean, 17:00etan haurrentzako herri kirolak izango dira eta 19:00etan garagardo dastaketa, helduen patata tortilla lehiaketa eta haurrentzako pintxo sorpresa lehiaketa. Afalondoren, Ostatuan eskoba txapelketa izango da 21:30ean eta 22:30ean mus txapelketa.

Atzo ederki pasa zuten haurrek liburutegian antolatu zen 'beldurrezko kontuak' ipuin kontaketa saioan. Ondoren, ipuinaren inguruko marrazkiak egiteko aukera izan zuten.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate