Diario Vasco

23 lagunek jarriko dute postua igandeko bertako produktuen bigarren azokan

Leitzako Udalak eta LeitzEKO Kontsumo taldeak elkarlanean, bertako produktuen II. azoka antolatu dute igande honetan. Leitza eta Aresoko 23 ekoizlek hartuko dute parte azoka honetan. Bertan eta bertakoa kontsumitu, modu arduratsuan bultzatzea da azoka honen helburu nagusia antolatzaileen esanetan. «Bertakoa erosi eta jaten denean, herriko eta inguruko ekonomia sustatzen dugulako, komunitate kontzientzia sortu eta herria indartzen delako» diote leitzarrek.

«Gure ekoizleen eta bereziki baserritarren jakinduria eta ezagutza zabaltzeko erakusleihoa izan nahi du igandeko azokak» diote. «Bertako produktuari merezi duen lekua eskaintzea, baserritarrak protagonista bihur-tzea eta horrela lehen sektorea duintzea da», antolatzaileen asmo nagusia.

'Gutik zura' dokumentala

Gaur eta bihar, Leitzako zinean Mari Jose Barriola leitzarrak egindako 'Gutik zura' dokumentala proiektatuko da 22:00etan. Bigarren saioa bihar larunbata, 17:00etan. Egurraren lehena, oraina eta etorkizuna landu dute Mari Jose Barriolak zuzendutako dokumentalean. Bertan hainbat herritarren lekukotasunak bildu dituzte.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate