Diario Vasco

Koke Lasaren emanaldia eta argazki lehiaketako sari banaketa, gaur

Aurtengo Ormaiztegiko mendi astearen barnean antolatutako ikus-entzunezkoekin amaitzeko gaurkoan, hilaren 11n, herritar Koke Lasaren 'Uhuru peak 5895m (kilimanjaro)' ikus-entzunekoa izango da ikusgai, iluntzeko 19:00etatik aurrera eta kultur etxeko aretoan izango da. Jarraian, Ormaiztegi 2016ko XIV. argazki lehiaketaren sari banaketa egingo da.

Euskal erromeria

Zumalakarregi Museoak Aurelio Arteta margolariaren 'Euskal Erromeria' ikusgai jarri du Ormaiztegin, aurtengo 'Ondarearen Europako Jardunaldien' egitasmoaren barruan, izan ere, XIX. mendean trenbidea eraikitzera etorritako langile italiarrek ekarri baizuten 'soinu txikia' Euskal Herrira. Gaur ostirala, 19:00etan, Zumalakarregi Museoan, gai honi buruz solasteko kafe-tertulia gauzatuko dute, kultur ondareari buruz hausnarketa bat eginez. Sarrera dohainik izango delarik. Mahai inguruan parte hartuko dute, besteak beste, Josu Aramberrik, i2basque sare akademikoaren koordinatzaileak; Javier Castrok, Ostolaza Elkarteko partaideak; Javier Gonzalez de Duranak, eta Mikel Alberdik, Zumalakarregi Museoko Dokumentazio Arduradunak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate