Diario Vasco

Izaro kantautoreak 'OM' diskoa aurkeztuko du gaur Herri Antzokian

Hainbat herritar elkartu ziren Memoriaren Eguneko elkarretaratzean.
Hainbat herritar elkartu ziren Memoriaren Eguneko elkarretaratzean. / NÚÑEZ

Izaro abeslariak kaleratu berri duen 'OM' diskoa aurkeztuko du gaur ostiralean Herri Antzokian. Kontzertua 19:30ean hasiko da eta 14 urtetik gorakoen-tzat dago zuzendua. Emanaldia doakoa da baina sarrerak aldez aurretik udaletxean edo kultur etxean eskuratu beharko dira, eserleku mugatuak direla-eta. Hala ere, kontzertua hasi baino lehen antzokiko sarreran ere egongo dira eskuragarri geratzen diren gonbidapenak.

Mus txapelketa

Gaurtik aurrera ostiralero mus txapelketa antolatuko da, 23:00etan. Bikoteko izen ematea 10 euro kostako da eta lehen lau sailkatuentzat egongo dira sariak: irabazleek sagardotegian edo Intsaustinen bi lagunentzako afaria jasoko dute, bigarre bikoteak 30 euroko erosketa txartela harategirako, hirugarrenak izen-ematea doan izango du eta laugarrenak bi ardo botila jasoko ditu.

Memoriaren eguna

LegorretakoUdalak Memoriaren eguna ospatu zuen atzo goizean udaletxe aurrean egin zen elkarretara-tzearekin. Aste honetan udaleko alderdiek adierazpen bateratua onartu zuten. Atzo hamabost minutuko isilunea egin zuten plazan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate