Borrar

Futbol taldeak irabazi egin zuen Euskaldunaren aurka

A. ETXEBERRIA

Viernes, 11 de noviembre 2016, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lehenengo Erregionaleko futbol taldeak 1-0 irabazi zuen Euskaldunaren aurka. Garaipen honek sailkapeneko bigarren postuan sendotzen du taldea, hirugarrena 4 puntura dagoela, igoera fasera sailkatzeko bidean. Neurketa ona jokatu zuten Segurakoek Alustizako berdegunean, erakutsi zuten jokorako emaitza motz samarra geratu zelarik. Lehen zatian aukera asko sortu zituzten baina ez zen markagailua mugitu. Legezkoa zen gol bat ere baliorik gabe utzi zien epaileak.

Bigarren zatiaren hasieran sartu zuen Aimarrek neurketa erabaki zuen gola. Emaitzari eutsi eta kontra-erasoan jokatuaz, eduki zituzten aukerak aldea handitzeko, baina markagailua ez zen gehiago mugitu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios