Borrar

Bihar ospatuko dute herriko musikariek 'Xexili eguna', Usarrabi frontoian

I. ARRATIBEL

Viernes, 11 de noviembre 2016, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren hilaren 22an, Xexili eguna izango da, baina Asteasun bihar izango dute musikarien eguna eta musika emanaldi berezia. Usarrabi pilotalekuan izango da eta herriko musikari ezberdinak kontzertua eskainiko dute iluntzeko 19:00etatik aurrera.

Bertan parte hartuko dute: Trikitixa eta pandero taldeak, Usarrabi kantu taldeak, Asteasuko txistularien taldeak eta beste hainbat musika tresna jotzen dituzten musikariek. Horrela, pianoa, txalaparta, eskusoinua, bateria, gitarrak edo zeharkako flautaren laguntzaz euskal kantutegian oinarritutako emanaldia eskainiko dute talde ezberdinetan banatuta. Oinkariko dantzariak ere arituko dira emanaldi honetan.

Besteak beste, 'Bioletaren martxa','Lau tellatu', 'Ilargia', 'Athenry-ko zelaiak', 'Amets', 'Ardiak lerro lerro', 'Sor lekuak', 'Udako egunak', 'Iheslari', 'Portusalda', 'Maltzera', 'Mendiko soinia', 'Madagaskar', 'Gogoaren baitan' eta 'Negua joan da ta' izenburuko abestiak eskainiko dituzte asteasuarrek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios