Diario Vasco

Mikel Urdangarinen kontzertua San Martin elizan izango da bihar

Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak ZUR eta LUR Zegaman ekimenaren baitan antolatutako Mikel Urdangarinen kontzerturako sarr-eren salmentak izan duen erantzuna dela eta, emanaldia Zegamako San Martin Elizan izango da. Kontzertua iluntzeko 19:45ean hasiko da.

Urdangarin euskal kantautoreak Anduetza Parketxean aurkeztuko duen emanaldirako, bere gitarra esku artean izateaz gain, Nika Bitchisvili biolinista izango du lagun eszenatokian. Bere azkeneko diskoa, 'MMXV' izeneko diskoa, urtebeteko bakarreko bira intentsu batetik jaiotako lana izan da. Mikel Urdangarin bertsiorik biluzienean, hauskor bezain indartsu, planteamendu berritzaileaz errepertorio zaharretik edaten badu ere. Mikel ezagutzeko ezinbesteko lana. Prezioa 8 eurokoa izango da aldez aurretik Anduetza Parketxean eta egunean bertan 10.

Kultur jardueraren hurrengo hitzordua hilak 26an, larunbata, izango da. Egun horretan, Maitane Aizpurua, Ataungo Jentilbaratza Kultur Elkarteko kidea da eta Joxe Miel Barandiaranek bildutako hainbat ipuin eta kontakizun harrigarri azalduko ditu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate