Diario Vasco

San Martin jaiak izango dira asteburu honetan Gaintzan

Aurtengoan Araitz bailarako azken jaiak Gaintzako herrian izango dira. Beraz, asteburu honetan primeran pasatzeko aukera paregabea izango dute bertakoek eta bertaratzen direnek. Bihar ostirala hasiko dira San Martin jaiak eta igandera arte jai giroa nagusituko da bertan.

Bihar, San Martin eguna, goizeko 11etan suziriak, festei hasiera emateko. 12etan Meza Nagusia San Martin elizan. Ondoren hamaiketakoa trikitilariez alaiturik eta goserik bada bazkaria herriko elkartean. Ilun-tzeko 19:00etan poteo herrikoia. 20:30ean Martintxoren jaitsiera. 21etan, herri afaria Sonbelu elkartean. 0:30etan D J Oixani. Amaitzeko bakailau festa.

Larunbatean, arratsaldeko 5:00etan merendola txokolatadarekin. Segidan ume jolasak. 6etan Mus Txapelketa. 7etan Pintxo dastaketaren hasiera. 7:30ean, Josetxo Urrutiakin, Iñigo Eizagirre 'Ostokaitz', Mikel Lopetegi 'Urra', Xabier peña 'Erreuzta' harrijasotze eta ingude erakustaldia. 9etan afari autogestionatua Sonbelu elkartean. 0:30ean, Gabenara taldea. Ondoren musika goizaldera arte. Igandean, 12:30ean Meza Nagusia. Jarrain Bertso Saioa Bixente Gorostiki eta Unai Muñoarekin. Bukatzen joateko hamaiketakoa. Arratsaldeko 6etan Gorriti eta bere animaliak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate