Diario Vasco

Jardunaldi gastrokulturala antolatu da Ormaiztegin

Jardunaldi gastrokulturala XIX. mendea deitu dutena antolatu dute, XIX. mendeko Eleganteen Bilkurari lotutako jardunaldia delarik. Garaiko mahai-inguruko ohiturak ezagutzeaz gain, XIX. mendeko menu bat prestatzeko eta dastatzeko aukera izango dute Ormaiztegin.

Hilaren 12an izango da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 13:00etara bitartean buturuko da, Barduliarrak Elkartean eta Iker Martinez Sukaldariak gidatuta.

Ondorengo menua dastatzeko aukera izango da, lehenengo platera, Zurrukutuna; bigarren platera oiloa gisatuta eta postrea, kemazko bonbak Ezkurdia fondako Jaxinto Ezkurdiaren errezeta liburutik ateratako errezetari jarraituz eginak.

Ikastaroaren bukaeran parte-hartzaileek plater guztiak dastatzeko aukera izango dute.Parte hatzaileek 5 euro ordaindu beharko dituzte pertsonako. Parte-hartzaile kopurua 20 edo 25 pertsonakoa izango da.

Parte hartzeko izena Zumalakarregi Museoaren 943889900 telefono zenbakian, edo emailez, mzumalakarregi@gipuzkoa.eushelbide elektronikoan egin daiteke.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate