Diario Vasco

Gaur emango zaie hasiera Samartiñei

  • Arratsaldeko 19:30ean jaitsiko da Martina sorgina Amasako kanpai-dorretik behera

Gaur, emango zaie hasiera ofiziala Amasako Samartiñei. Iluntzeko 19:30ean jaitsiko da Martina sorgina Amasako kanpai-dorretik behera. Jeronimo Loatzo musika eskolako dultzainero taldearekin eta buruhandiekin izango da Martina kultur elkarteak prestatu duen festetako egitarauaren hasiera. Aurretik, 18:30ean, nesken arteko binakako pala txapelketako finala.

Ondoren, XXVII. Intxorraren aldatzea. Bihar osteguna, Gazteen eguna. 06:00etan Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik. 14:30ean, Gazteen bazkaria Uxo-Toki Elkartean. Arratsaldeko 17:00etan Soka dantza eta aurreskua plazan. Ondoren, trikitilarien erromeria. Gaueko 21:00etan, Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean. Ostiralean. San Martin eguna, 10:30 Meza Nagusia. Ondoren, herri-kirol erakustaldia plazan: aizkolariak, harri jasotzaileak eta Iparraldeko jokoak, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik. 17:00-19:00 Puzgarriak frontoian Ondoren, txokolate beroa. 20:00 XXV. Bakailao lehiaketa Iturri-goxo jatetxean. 23:30 Dantzaldia Bide batez taldearen eskutik.

Larunbatean, hilak 12, goizeko 11:00etan Ume krosa (6. mailara arteko umeentzat). Eguerdiko 12:00etan, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo erraldoi eta Ipotxen konpartsa, Jeronimo Loatzo musika eskolako dultzainero taldearekin. Ondoren, 12:30ean, desafioa. Arratsaldeko 14:00etan, Herri bazkaria. Iluntzeko 19:00etan Bertso saioa: Andoni Egaña, Agin Laburu, Igor Elortza eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. 23:00 Dantzaldia Bihozkada taldearen eskutik. Ondoren, Dantzaldia Laket taldearen eskutik. Eta igandean, arratsaldeko 18:00etan Herri kirolak izango dira Amasako gazteak Asteasuko gazteen aurka neurtuko direlarik. Ondoren, Martina Sorginari agurra.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate