Diario Vasco

Berdintasun tailerrak egingo dira Zegaman

Bihar osteguna, arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan 'Jaiak eta berdintasuna' tailerra burutuko da. Herritar eta elkarteko kideei zuzendurik egongo da tailerra.

Bestalde, gaur Zegamako eta Partzuergoko saroiotaz hitz egingo du (euskaraz) Luis Mari Zaldua Etxabek, iluntzeko 7etan, Zegamako Anduetza parketxean. Hitzaldian, saroien izaeran sakontzeaz gain, inguruan dauden saroiak eta aspaldikoen aztarnak izango dira protagonista.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate