Diario Vasco

'Auzokoak' film laburraren emanaldia, gaur kultur etxean

'Auzokoak' ikus-entzunezkoaren helburua da erakustea elkarrekin eta euskaraz bizitzea lortu daitekeela, posible dela. Dokumentala «hunkigarri» eta «gaurko» bezala definitu dute egileek. Ordubeteko emanaldia izango da eta, ondoren, zizka-mizka bat hartzeko aukera ere egongo da. Hori guztia gaur, Ibarrako Kultur Etxean, iluntzeko 19:30ean. Interesdunek haien bertaratzea jakinarazi beharko dute ondorengo telefono zenbaki edo helbidean: urresta_4@gmail.com edo 661 74 58 55 telefono zenbakian.

Ekitaldiak

Ibarrako Gazte asanbladak antolatuta ostiral honetan, hilak 11, 'Gazteak Kalean' izenburuko hitzaldia izango da arratsaldeko 18:30ean hasita. Larunabtean berrizm mendi irteera antolatu dute goizeko 10:00etan, eta ondoren, gaztain jatea. Hurrengo hitzordua hilak 20an izango da. Egun horretan, dokumental bat botako dute 18:00etan, ondoren hausnarketa egingo dute. Hilak 25, ekimen feminista emakume taldearekin eta elkarretaratzea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate