Diario Vasco

Zerbitzu telematikoa martxan jarri du Larraulgo Udalak

Herritarrek udalarekin dituzten harremanak errazteko asmoz Larraulgo Udalak zerbitzu telematiko zerbitzua jarri du martxan. Honela, hemendik aurrera internet bidez kontsultatu ahal izango dira errolda, tasak eta zergak, ordainagiriak, eta abar. Gainera, ziurtagiriak ere bertatik eskatzeko aukera ematen du. Sistema berri hau erabili ahal izateko bi modu daude. Alde batetik Izenpe Txartelarekin, KzGunean eskuratu daitekeena doan, eta bestetik, Udaletxean gakoa eta pasahitza eskatuz, horretarako hitzarmen bat sinatu beharko da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate