Diario Vasco

Hitzaldiak aukeran Kultur Astearen bigarren zatian

  • Mertxe Urteaga orain dela 3.500 urte Arritzagan lanean aritu ziren meatzariek utzitako arrastoaren inguruan ariko da etzi

Maite Gurrutxaga amezketarrak ilustratu eta Alaine Agirre bermeotarrak idatzitako 'Martin' album ilustratuaren aurkezpenarekin ekin zioten atzo Amezketan Kultur Astearen bigarren asteari, eta gaur bertan, asteartearekin, izango dute hurrengo hitzordua: 'Euskal selekzioa, gure esku al dago?', Txumairen eskutik 20:30ean kultur etxeko aretoan.

Bihar, asteazkenarekin, Garikoitz Zubillaga alegiarra izango da toki berean 19:00etatik aurrera 'Nepal nire begietatik' hitzaldia eskaintzen. Eta etzi, Mertxe Urteaga orain dela 3.500 urte Arritzagan lanean aritu ziren meatzariek utzitako arrastoaren inguruan ariko da, 20:30ean. Kultur Astearen azken txanparako San Martin eguna eta 'Zerbeza perie' izango dituzte zain amezketarrek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate