Diario Vasco

Giro ederra VIII. Artisau azokan

Maritxu Erasori omenaldia egin zion antolakuntzak.
Maritxu Erasori omenaldia egin zion antolakuntzak.

Eguraldi euritsuari eta hotzari aurre eginez, ehunka pertsona hurbildu ziren Leaburura frontoian egin zen Artisau-tza eta barazki azokaren zortzigarren ediziora. Herriko zein Euskal Herriko hainbat produktu ezberdin bertatik bertara ezagutzeko eta erosteko aukera izan zuten bisitariek: baserrietako barazkiak eta fruituak, txerrikiak, esnekiak, piperrak, gaztak, zein artisauen zeramikak, pitxiak, ogia, osagarriak edota haurrentzako arropa. Goiz guztian herriko trikitilariek alaitu zuten giroa.

Gainera, Nafarroako piperrak nola erretzen diren ikusteko aukera izan zuten, baita mota ezberdinetako piperrak erostekoa ere, hala nola, pikilo, piko, kristal, maxerano, lamuyo, korera edota kalpisa. DBH 3. mailakoek ere ikas bidaia ordaintzeko pastelak eta gozoak saltzen aritu ziren goiz guztian. Azokaren baitan Maritxu Eraso herritarrari omenaldia egin zitzaion, joan zen uztailaren 27an zendua. Dantzariak agurra dantzatu zuen bere omenez eta jarraian Andoni Otaegi semeak eskainitako hitzak entzun ahal izan ziren. Azkenik, Etxerateko kide eta Maritxuren lagun batek berarekin bizitako uneak gogoratu zituen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate