Diario Vasco

Eguraldiak lagundu ez arren, jende ugari bildu zen igandeko azokan

Baserriko produktuak salgai jarri zituzten.
Baserriko produktuak salgai jarri zituzten.
  • 25. gazta lehiaketan, Lourdes Malkorrak irabazi zuen eta jarraian, Koro Artola eta Jose Inazio Ugartemendia izan ziren

Aurtengoan herriko plazan egiteko asmotan ziren berastegiarrak kultur asteko azken eguna, azoka, lehiaketak, erakusketak eta abar , bertan egiteko asmotan ziren, baina, eguraldiak ez zuen lagundu eta pilotalekua izan zen behin gehiago ekitaldi osoa jaso zuena. Herrian egiten den 18. azoka zen igandekoa, eta bertako produktuez gain beste hainbat produkto ere eskuragarri izan ziren, esaterako eztia, pateak, merkataritza zuzeneko produktoak, ukendu eta belarrak eta abar luze bat.

Ordu berean, gazta lehiaketa, arroz esne lehiaketa, eta ardi ahari eta eta bildots lehiaketak ere burutu ziren. Gazta lehiaketari dagokionez esan, aurtengoa 25. izan zela, 1992ean egin baitzen lehenengo aldiz. Herriko artzainek parte hartu dezakete bertan eta igandekoan ere baziren 15 gazta nor baino nor.

Eguerdi aldera, egun berean egindako lehiaketez gain aurretik eginak ere saritu ziren: Eskola mailan egindako marrazki lehiaketan, Ka-ttalin Mugerza, Naroa Aranalde eta Oinatz Lasartek jaso zuten saria. Bertso onenaren saria, Alex Rekondorentzat izan zen.

Argazki rallyan, analogikoan, Inhar Esnaolak jaso zuen lehen saria 2. Idoia Labaienek eta 3. Jaione Barriolak. Digitalean, lehenengo saria Jose Martinentzat izan zen, 2. Irune Aramendirentzat eta 3. Uxue Garmendiarentzat.

Arroz esne lehiaketan, Inma Artola, Marisol Atxukarro eta Ixiar Zubillaga izan ziren sarituak. Ardi onenaren saria Jose Inazio Ugartemendiak jaso zuen. Ahari onenarena, Iker Ugartemendiak eta bildots onenarena Hipoli Lasartek.

Bertako produktoak eskaintzen zituzten postuetatik, Luis Saizarrenak jaso zuen saria. 25. gazta lehiaketan, Lourdes Malkorrak eraman zuen lehen saria, eta jarraian, Koro Artola, Jose Inazio Ugartemendia, Luis Angel Zubiri eta Mª Jesus Labaien izan ziren sarituak. Arratsaldean taloa, goizean lehiatutako arroz esne eta gaztak eta abarrekin mokadutxoa egiteko aukera izan zuten bertaratu zirenak.

Tartean, Teresa eta Sara Caminos eta Oihane Zubiria aritu ziren giroa alaitzen beraien musika emanaldiarekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate