Diario Vasco

Ederki pasa zuten Gaztelun egindako arku-tiro erakustaldian

Arku-tiraketako parte hartzaileetako batzuk Arkunaturako kideekin.
Arku-tiraketako parte hartzaileetako batzuk Arkunaturako kideekin. / YARZA

Kultur Asteburuaren baitan arku tiro-erakustaldia antolatu zen Gazteluko frontoian. Hotzari aurre eginez, haurrak zein helduak gogoz saiatu ziren diana eta animalia ezberdinetan gezia sartzen. Ordiziako Arkunatura arku-tiro elkarteko kideek gidatu zuten erakustaldia eta bertaratu ziren herritarrei arku tradizionalak erabiltzen erakutsi zieten. Amaieran, lehiaketa txiki bat egin zuten, geziekin lehertu beharreko puxikak jarriz. Ondoren, txokolate beroa banatu zen parte hartzaileentzako. Igandean, berriz, jubilatuentzako bazkaria izan zen Erroizpe azpiko elkartean. Hainbat jubilatu elkartu ziren giro ederrean mahaiaren inguruan kontu kontari, antolakuntzak prestatutako bazkaria dastatzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate