Diario Vasco

Aizkardi mendi taldeak antolatutako IX. Argazki rallya izango da igandean

  • Izen-ematea igandean bertan egingo da, doan, 9:00etatik aurrera elkarteko egoitzan

Aizkardi mendi elkarteak IX. Argazki rallya antolatu du azaroaren 13rako, igandea. Izen-ematea igande horretan bertan egingo da 09:00etatik aurrera elkarteko egoitzan (Larrea auzoa 18-B. Amasa-Villabona), dohain. Hauexek rallyan parte hartu ahal izateko oinarriak eta arauak: Villabonako Aizkardi mendi elkarteak, argazkia eta mendizaletasuna bateratu nahian, mendiko ibilbide erraz batean zehar egingo de argazki rallya antolatu du 2016eko hilaren 13rako. Parte hartzaileek aurrez markatutako ibilbidea burutu beharko dute, zeinetan egun berean jakitera emango den, eta natura zein mendiarekin erlazionaturik egongo den gai zehatz bati buruz argazkiak atera beharko dituzten. Mendian buruturiko ekintza izaki, arropa zein oinetako egokiak erabiltzea gomendatzen da.

Onarturiko euskarri fotografikoak analogikoak, bai zuri-beltzean, bai koloretan, eta digitalak izango dira. Kamera analogikodun parte-hartzaileen kasuan, 36 argazkiko karrete bana emango zaie ibilbidearen hasieran. Memoria txartel estandarrak erabiltzen ez dituzten kamaradun parte-hartzaileek dagokien komunikazio-kablea ekarri beharko dute argazkiak deskargatu ahal izateko. Memoria txartelek hutsik egon beharko dute irteera unean. Izen-ematea guztiz doakoa da, eta rallyaren egun berean egingo da elkarte aretoan. Ez dago partehartzaileentzat mugarik, honela, adin mugarik gabe, argazki kamera bat duen edonork har dezakeelarik. Bi maila bereiziko dira, bata absolutua eta bestea umeena, 12 urterarte. Inskripzio-mahaiak bederatziak eta bederatzi eta erdiak artean izango dira zabalik. Inskripzioa egin ostean partehartzaile bakoitzari oinarri hauek guztiak biltzen dituen kopia bat emango zaio, zeinetan lehiaketaren nondik-norakoak, argazkientzat utaturiko gaia eta ibilbidearen mapa agertuko den. Gaia: Egunean bertan jakinaraziko da. Argazki rallya goizeko bederatzietan hasiko da, inskripzioa egin ostean. Parte-hartzaile bakoitzak ibilbideari antolakuntzak zehaztutako argazki bat egin ostean ekingo dio.

Bederatzi kilometro inguruko ibilbidea markatuko da, lau orduko gehienezko denboran amaitu beharko dena. Ibilbidean zehar, formatu analogikoa zein digitala erabiltzen dutenek, antolakuntzak aurrez emaniko gaiaren inguruan 36 argazki atera beharko dituzte.Kamera digitaldunek euren argazkiak numerazio jarraia dutela aurkeztu beharko dituzte, haietako bat bera ere ezabatzea baimentzen ez delarik. Antolakuntzak 649.717. 182 telefono zenbakia zabalduko du partehartzaileek ibilbidean zehar edozein arazoren aurrean dei dezaten.

Parte-hartzaileek, beranduenik ere eguerdiko ordubatean amaitu beharko dute ibilbidea. Parte-hartzaile bakoitzak ibilbidearen ostean antolakuntzari emaniko irudietatik hiru aukeratu beharko ditu.

Lanak gehienez ere hilak 19, larunbatean 13:00etan aurkeztu beharko dira honako helbide honetan: Fotografia Artedigital 9 (Kale Nagusia, 9) 20150 Villabona (Gipuzkoa) edo Foto Karlis (Pablo Gorosabel kalea, 6) 20400 Tolosa (Gipuzkoa) Ukitutako argazkiak argazki.rallya@aizkardi.com antolakuntzak jarriko duen e-mailera JPG formatuan bidali beharko dira. Saribanaketa hilak 27an egingo da arratsaldeko bederatzietan Gurea zine aretoan, 33.Aizkardiren mendi asteko azken proiekzioaren ostean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate