Diario Vasco
Xabier Ibarguren.
Xabier Ibarguren.

Xabier Ibarguren (Pala motzean munduko txapeldun): «Mundialean bizitako esperientzia ederra izan da»

  • Biarritzetik itzuli berri da Ibarguren Lazkaora, munduko txapelketako pala motzeko urrezko dominarekin

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Txikitatik jokatzen du Xabier Ibarguren lazkaotarrak palan, zazpi urte zituenetik edo, eta poztasun haundiak eman dizkion kirola da hau, argi dago. Azkena duena egun gutxi, munduko txapelketa batetan herrialde desberdinetako (Uruguay, Cuba, Mexiko, Argentina, Frantzia, USA eta Chile, Espainiako selekzioaz gain) pilotariekin lehiatzeko aukera izan zuenean.

Urriak 23 eta 29 artean lehiatu zen Munduko Pilota Txapelketa Biarritzen, eta bertan izan zen Ibarguren (Oiangu), Jon Irigoien (txotx) bikotearekin, Espainiako selekzioaren ordezkari moduan. Urri hasieran Espainiako Kopa irabazi ondoren hautatu zuten bikotea Biarri- tzera joateko eta pala motzeko urrezko dominarekin itzuli dira gipuzkoarrak Lapurditik. Espainiako selekzioak ere lehen postuan amaitu du txapelketa.

-Duela hilabete Espainiako txapeldun Almerian, orain munduko txapeldun selezioarekin... denboraldi ederra ezta?

-Bai, oso ona. Denboraldia biribila izan da. GRAVNIan Jon eta biok nagusitu ginen, Almerian Espainiako Kopa irabaztea lortu genuen eta orain, Biarritzen, mundialeko pala motzeko urrezko domina irabazi dugu. Pena gehien eman diguna finala ez jokatzea izan da, guk lehiatuko genuela uste genuen... baina oso pozik gaude dominarekin.

-Finala ez baina Frantzia eta Argentinaren aurkako partidak lehiatu zenituzten. Zer moduz ikusi zara frontoiean?

-Argentinaren aurkako partida irabazi genuen eta frantziarren aurkakoa galdu. Lehen partida izan zen Frantziako selekzioaren aurkakoa. Pilotalekua beteta zegoen, tentsio haundiz atera ginen kantxara, urduri, eta ez genuen guk nahi bezala jokatu baina... argentinarren aurka bai lortu genuen garaipena.

-Urduritasuna eta tentsioa normalak izango dira horrelakoetan... lehen aldia izan al da zuretzat munduko txapelketan?

-Bai. Lehenengoz izan gara mundial batetan, eta Espainiako selekzioarekin ere ez dugu orain arte inoiz jokatu.

-Nola baloratzen duzu esperien-tzia?

-Esperiantzia ederra izan da. Asko ikasi dugu, lagun pila egin dugu eta pertsona eta kirolari bezala hazi gerala esan dezakegu egun hauetan.

-Selekzioan zuen taldekide izandako pilotariak Almerian aurkari izan zenituzten gainera, Espainiako kopan, ezta? Ona al da selekzioko palisten arteko erlazioa?

-Horrelako txapelketetan tentsio momentuak bizi diren arren, oso ona da gure arteko erlazioa. Urduritasuna da nagusi partidak nork lehiatu behar dituen esan behar digutenean eta... baina giroa oso ona da.

-22 urtez azpiko mailan aritu zara aurten, 21 bete dituzu jada... nola ikusten duzu etorkizuna?

- Munduko txapelketa 22 urtez azpiko mailan jokatu dut, bai, baina seniorretan ere aritzen naiz. Iaz gainera lehen mailara igo ginen eta noski, palan jokatzen jarraitzea gustatuko litzaidake.

-Baina hortaz bizitzea zaila izango da, ezta?

-Gaur egun kirol honetaz bizitzea ez da posible, ez naiz palan diruagatik aritzen, gastu bat da niretzat, baina gustatzen zaigulako jarraitzen dugu jokatzen. Ikasten nabil gainera, eta lanean... Ordiziako pala eskola ere eramaten dut, palan jokatzen erakusten det.

-Munduko txapelketa irabazi ondoren, zein dira Xabier Ibargurenek dituen helburuak?

-Ba... palan jokatzen jarraitzea. Urte amaiera arte badugu txapelketaren bat Zuhaitzek eta biok -Zuhaitz Letamendia bere Oianguko bikotea da- eta abenduan ere Olaberrin jokatuko dut Emiliano Skufcarekin. Oso garrantzitsua da Olaberriko txapelketa hau, Espainia osoko palista hoberenak etortzen dira, eta Emiliano munduko jokalari onenetarikoa da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate