Diario Vasco

Pintxo maila altua erakutsi zuten herritarrek

Mota ezberdinetako pintxoak prestatu eta dastatu zituzten.
Mota ezberdinetako pintxoak prestatu eta dastatu zituzten. / YARZA

Kultur asteburuaren hasieran pintxoak izan ziren protagonista. Haurrek ederki pasa zuten Erroizpe elkartean antolatu zen tailerrean eta ondoren helduen txanda izan zen.

Pintxo dastaketa egin zuten etxean prestatutako hainbat pintxo ezberdinekin. Norberak bere modura moldatu zituen osagaiak eta honela ahuakatea, piper pastela, arraina eta abarrez egindako mokadutxoak dastatu zituzten afarian. Ondoren, Txikiren bakarrizketak eman zion amaiera egunari.

Gaur goizean Gaztelu-selfi jolasa antolatuko da 10:30etik aurrera herria ezagutzen laguntzeko. Jarraian, jubilatuek bazkaria izango dute 13:30ean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate