Diario Vasco

Gaur, 'Pintto, Pintto' antzezlana ikusgai

  • Haurrentzako antzerki ikuskizuna 17:00etan hasiko da Gurea antzokian

Gaur, 17:00etatik aurrera. Gurea antzokiko eszenatokian antzerkia izango da protagonista. 'Pinto, pintto' antzezlana etxeko txikientzako obra da, Anita Maravillas antzerki taldearen eskutik helduko da herrira.

Jabier Renobales eta Ivan Alonsoren zuzendaritzapean, 55 minutuko obra honetan, neska-mutilen irribarreak izango dira protagonista. Sarrera: 6 euro. Arropa garbitegi batean gertatzen da istorioa. Bi langile: bata, txukuna, ordenatua eta umore txarrekoa. Lankidea, aldiz, despistatua, desordenatua eta osoa alaia da, eta batez ere ez ditu arauak gustoko, Bat-batean galdutako txakurkume bat agertuko da garbitegina, eta goitik behera aldatuko die munduarekiko duten ikuspegia eta bien arteko harremana. 'Pintto, pintto' umorez kontatutako ikuskizun samurra da. Inguruan ditugunekiko harremanei buruzko hausnarketa bat egitera animatuko ditu ikusleak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate