Diario Vasco

Memoria lantzeko tailerrak izango dira hilaren zortzitik aurrera

Lahar elkarteko Kontxi Usabiaga aditua gidari dela eta Beti Gazte elkarteak antolaturik, azaroaren 8an hasiko da memoria lantzeko 2016-2017 ikasturtea. Kultur etxean izango dira saioak, arratsaldeko 17:00etan.

Beti Gazte elkartean eman behar da izena. Ordu eta erdiko lau saio izango dira hilean, 6 euroren truke. Materiala Beti Gaztek ipiniko du. Trebaketa behar bezala burutzeko, 14 laguneko taldeak osatuko dira. Matrikularen arabera, bigarren talde ere osa daiteke.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate