Diario Vasco
Atzoko saioa.
Atzoko saioa.

Lectura fácil Euskadi-Irakurketa Errazaren proiektua Gerriko Kultur Elkartearen eskutik

Lectura Fácil Euskadi-Irakurketa Errazak, Gerriko Kultur Elkartearen eta Obra Social La Caixaren laguntzarekin, euskarazko irakurketa lantzeko bi talde jarriko ditu martxan Lazkaoko Maizpide euskaltegi-barnetegian. Marian Bidegain irakasleak gidatutako ikasleek osa-tzen dute lehena, eta irakurketa lantzeaz gain, saioak ikasleen euskararen erabilera indartzeko baliagarriak izateko helburuarekin abiatu ziren atzo.

Astean behin bilduko dira azaroan, euskaltegiko hamaika ikasle, Marian Bidegain irakaslea eta Lina Ugarte eta Nerea Aizpurua, Lectura Fácil Euskadi-Irakurketa Errazeko dinamizatzaileak; eta ordu eta erdiko lau saio burutuko dituzte, ostiraletan, Fernando Morilloren 'Santiago Bidearen misterioa' liburuaren laguntzarekin. Irakurketa errazaren arauak jarraituz idatzitako testua da Morillorena, hau da, hizkunta eta formaren aldetik IFLAk (Liburutegi Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioa) proposatutako ereduetara moldatzen dena.

Irakurketa Erraza, testuak, ikus-entzunezkoak, eta multimedia materiala eskaintzeko formatu jakin bat da, irakurmen edota ulermen arazoak dituzten pertsonei zuzendua. Euskararen kasuan, normalizaziorako tresna bat da gainera; euskara ikasten dabiltzan milaka lagunentzat eta euskaldunak izanik euren hizkuntzan irakurtzeko zailtasunak dituztenentzat lagungarria.

«Euskarazko irakurketa errazeko taldeetan parte hartzeak, euskararen ezaguerak sakontzeko eta hobetzeko aukera eskaintzen du», diote arduradunek. Horrela, «euskaltegiko jardueretan ez ezik, eguneroko bizitzan euskara erabili eta harreman sozial berriak egiterakoan, komunikatzeko tresna bihurtuz». Irakurketa ozena, material osagarrien erabilera eta edukiari buruzko iritzien trukaketaren bidez, hizkun-tza eta memoria estimulatzen dira saio hauetan eta «partaide bakoi- tzak bere buruarekiko duen estima eta talde baten kide sentitzeko sena indartzen dira», azaldu dute.

Gerriko Kultur Elkartearen eskutik iritsi da dinamika hau Lazkaora. Euskarazko Irakurketa Errazeko taldeek eskaintzen duten formatuaren aldeko apustua egin du elkarteak, ez euskarazko irakurketa sustatzeko bakarrik, baita euskal hizkuntza sakontzeko eta indartzeko ere. Maizpidek, bestalde, bat egin du ideiarekin bere kultur ekintza egitaraua zabalduz, eta ikasleei euskararen erabilera indartzeko tresna berri bat eskainiz. Obra Social La Caixak aldiz, ekimena babestu du, pertsonei lagunduz aukera gehiago izango dituen gizartea eraikitzeko helburuarekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate