Diario Vasco

Jubilatuen elkartean hilaren 9an hasiko dira Gabonetako loteria banatzen

Datorren asteazkenetik aurrera, Alegiako Jubilatuen elkarteko bazkideek Gabonetako loteria erosteko aukera izango dute; 20 euroko dezimoak izango dira, urtero bezala. Loteria erosi nahi duten bazkideek Jubilatuen elkartera gerturatu beharko dute, goizeko 11:00etatik 12:00etara astelehenetik ostiralera. Azken eguna hilaren 18a izango da.

Kultur egitaraua

Alegiako udazkeneko kultur egitarauaren baitan, hilaren 16ran, beste ipuin kontalari baten bisita izango dute egun horretan liburutegira gerturatzen diren haurrek, Ines Bengoarena, hain zuzen ere. Hilak 22an, asteartea, arratsaldeko 18:00etan Loatzo musika eskolaren kalejira eta emanaldia izango dira Plazatik abiatuta. Hilaren 25, ostirala, iluntzeko 19:00etan, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunean, elkarretaratzea egingo dute plazan. Hilak 30, asteazkena, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara. Komunikazioa eta gatazken konponketa ikastaroa, Baikara elkartearen eskutik, gurasoentzat, kultur etxean. Beste bi saio egingo dira: abenduak 7 eta 14.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate