Diario Vasco
Bihar txerriak izango dira protagonistak.
Bihar txerriak izango dira protagonistak. / S. O.

Bihar, txerri azoka

  • Odolkiak nola egiten diren erakutsiko dute eguerdi aldera

Bihar Mutiloan txerri azokaren 9. edizioa izango da; gaur plazan eta frontoian postuak jarrita utziko dira, bihar goizeko 10:00etan periari hasera eman ahal izateko. Badirudi eguraldia lagun ez dela izango baina mutiloarrek eguraldi txarrari ere aurre egiten ohituta daude.

Zer dastatu eta zer ikusi ugari izango da. Txerritik dena jaten omen da eta horren adierazleak egongo diren txistorra, bertan moztutako urdaiazpikoa, odolkiak, txerri hankak, erretako txerria...

Postuetan txerrikiak, bertako barazkiak, eztia, esnekiak... salgai egongo dira. Txerriak ere ikusgai izango dira. Haurrentzako ere Ludotekan gailetak egiteko txokoa prest egongo da.

Eguerdi aldera, odolkiak nola egiten diren azalduko digute bertako emakumeak. Bazkaltzeko ere aukera izango da; helduentzat babarrunak bere sakramentuekin eta haurrentzat, xolomoa patatakin.

Aurrez tiketak erosi daitezke udaletxean eta Ostatuan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate