Diario Vasco

Intxurrekoek Gipuzkoako Txapelketako finalerdia dute gaur Lazkaon

Gipuzkoako Txapelketako finalerdietarako sailkatu da Intxurreko nagusien lehen mailako bikotea. Lehen faseko ligaxka multzoko bigarren postuan amaitu dute, eta beste multzoan lehen postuan amaitu duen Lazkaoko bikotearen aurka jokatuko dute finalerdia gaur bertan iluntzeko 19:00etan Lazkaon. Irabazleak Lasarteko Intza eta Errenteriako bikoteen arteko finalaurrekoko irabazlearen aurka jokatuko du finala. Horrez gain, gaur bertan hiru partida bilduko dituen pilota jaialdia ere ospatuko da Alegiako Elorri pilotalekuan 18:45ean. Nagusien hirugarren mailakoak izango dira hirurak: Gaztelekuko, Lagunakeko eta Soraluzeko pilotariak izango dira Intxurrekoen aurkariak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate