Diario Vasco

Arin-arin eta fandango ikastaro azkarra

  • Bihar eskainiko da Zumalakarregi Museoan

Zumalakarregi museoaren ekimenez, Ondarearen Europako Jardunaldiaren baitan urriaren 15ean erromeria egin zen. Erromeriaren gaiarekin jarraituz, bertan dantzatzen ziren dan-tzak aztertuko dituzte: helduta, sueltoan, ze giro egoten zen, jende askoren bilgunea zen... Horretarako erromeria bat ikusiko dute bideo batean eta museoan ikusgai dagoen Aurelio Artetaren 'Euskal erromeria' Pieza Bidaiaria aztertuko dute.

Jarraian, fandangoa eta arin-arina nola dantzatzen diren ikasiko dituzte, bakoitzak ahal duen neurrira. Amaieran merinda osasungarria dastatzeko aukera izango dute partehartzaileek. Ikastaroa bihar larunbata izango da; 17:00etatik 18:30era. Zumalakarregi Museoan izango da eta hiru euro ordaindu beharko dira pertsonako, bi euro familia txartela dutenek. Sei urtetik aurrerakoei zuzenduta dago ikastaroa baina guraso zein tutoreek ere parte hartu ahal izango dute tailer honetan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate