Diario Vasco

Abian da Errigoraren 'Nafar Hegoaldeko uzta, euskarari puzka' kanpaina

Datorren astearterarte luzatuko da aurtengoan urriaren 24an martxan jarri zen Errigoraren udazkeneko 'Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka' kanpaina. Nafarroa hegoaldean, euskara ofiziala ez den zonaldean, euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea du helburu kanpaina honek eta, aldi berean, baita bertako nekazaritzari ere, Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuak Euskal Herriko plazan kokatuz. Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuez osatutako saski bikainak eskainiko dituzte aurten ere horretarako, haibat nafar ekoizle eta eragileek, elkarlanean, 50 euroren truke.

2013ko uda amaieran ideia sortu zenetik egindako ibilbidean, ia 500.000 euro bildu dira ekimen honekin Nafarroa hegoaldeko euskalgitzara bideratzeko eta urtean milioi bat euroko fluxu ekonomikoa sortu da euskal lurraldeen artean. Guztira Eskal Herri osoko milaka etxeetan egin dute bat kanpainarekin hasi zenetik hona, 200 herri baina gehiagotan.

Aurtengoan, Errigoraren sorrerako ametsak beteta, haratago joan nahi izan dute ekimen honen bultzatzaileek, 'Errigorago' alegia, eta Nafarroa hegoaldeko ekoizpenari bultzada bat ematen jarraitzeaz gain, bertan euskaraz benetan bizi ahal izateko pausoak eman nahi dituzte. Hori posible egingo duten ekimenetara bideratuko dute oraingoan bildutako diruaren %25a.

Bi saski aukeran

Nafarroa hegoaldeko baratzetako uzta euskarari puzka jartzeko helburuarekin datoz berriro, beraz, Zazpirak Bat harreman sarea, Sortzen, AEK, Ikastolen Elkartea eta Errigora. Azaroaren 8 arte izango da bertako produktuez osatutako saskia eskatzeko aukera, Gerrikon. Aurtengoan gainera bi saski desberdin, beltza eta zuria, 20 ekoizleen parte hartzea eta inoiz baino produktu aukera zabalagoarekin.

Saski zuriko edukia txokolatezko gutiziak, pasta ekologikoa, arroza, polboroiak edo teilak, madaria almibarrean, eskalibada, pikillo-saltsa, ardo beltz ekologikoa, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean, orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak, eta zainzuri estra lodiak izango da. Saski beltzekoa berriz, oliba-olio birjina estra, mahats-zuku ekologikoa, potxak, melokotoi marmelada, Arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo-piper mamia, ardo beltz ekologikoa, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean, orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak eta zainzuri estra lodiak izango da.

Lazkaon, Gerriko liburu-dendan eskatu daiteke saski zuria, saski beltza, edo biak, eta eskaera gauzatzeko unean egin beharko da ordainketa, bakoitzaren datuak erraztearekin batera (izen-abizenak, telefono edota helbide elektronikoa, eta eskatutako saski kopurua).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate