Diario Vasco

Jubilatuen eguneko bazkarirako izena emateko aukera gaur eta bihar

Amezketako Gizarte Ongizate batzordeak Jubilatuen eguna antolatu du hilaren 11rako, San Martin egunarekin bat eginez. Amezketan erroldatuta dauden 60 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko ospakizuna izango da. Goizeko 11:30ean meza nagusia entzungo dute San Martinen eta irteeran bertsolariak eta trikitilariak izango dituzte zain. 14:00etan Beartzana jatetxean bazkalduko dute, kasu horretan ere bertsolariak eta trikitilariak lagun dituztela. Izena eman nahi dutenek gaur eta bihar, izango dute horretarako aukera udaletxean. Bazkarirako txartelak 30 euro balio du.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate