Diario Vasco

Amasako gazteek prest dituzte hilaren 9tik 13era luzatuko diren 'Samartin' jaiak

Amasako gazteek dantza egingo dute eskea bukatu ostean.
Amasako gazteek dantza egingo dute eskea bukatu ostean. / UNANUE
  • Aurrena, larunbat honetan iluntzeko 20:30ean, urteroko, Mondeju afaria Uxo-Toki elkartean

'Samartiñak', Amasako jaiak, egun gutxi barru hasiko dira. Dagoeneko Martina kultur elkarteak hilaren 9tik 13ra luzatuko diren aurtengo festene gitaraua prest du. Aurrena, hurrengo larunbatean, 20:30ean mondeju afaria izango da Uxo-Toki elkartean.

Hurrengo egunetan berriz, batzordeko kideek honako egitaraua prestatu dute: hilak 9, asteazkena, 18:30ean, nesken arteko binakako pala txapelketako finala. Iluntzeko 19:30ean txupinazoa, Jeronimo Loatzo musika eskolako dultzainero taldearekin, Martina sorginaren jaitsiera eta buruhandiak. Ondoren, XXVII. Intxorraren aldatzea. Hilak 10, osteguna, Gazteen eguna, 06:00etan Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik. 14:30ean, Gazteen bazkaria Uxo-Toki Elkartean. 17:00etan Soka dantza eta aurreskua plazan. Ondoren, trikitilarien erromeria eta gaueko 21:00etan Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

San Martin egunean, hilaren 11n, goizeko 10:30ean, Meza Nagusia izango da. Ondoren, herri-kirol erakustaldia plazan: aizkolariak, harri jasotzaileak eta Iparraldeko jokoak, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik. 17:00etatik 19:00etara puzgarriak izango dira frontoian. Ondoren, txokolate beroa. 20:00etan, XXV. Bakailao lehiaketa Iturri-goxo jatetxean. 23:30ean, Dantzaldia Bide batez taldearen eskutik.

Hilak 12, larunbata, 11:00etan Ume krosa, 6. mailara arteko umeentzat. Eguerdiko 12:00etan, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo erraldoi eta Ipotxen konpartsa, Jeronimo Loatzo musika eskolako dultzainero taldearekin. 12:30ean, desafioa. 14:00etan Herri bazkaria. 19:00etan, Bertso saioa: Andoni Egaña, Agin Laburu, Igor Elortza eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. 23:00etan Dantzaldia Bihozkada taldearen eskutik. Ondoren, Dantzaldia Laket taldearen eskutik. Eta hilak 13, igandea, arratsaldeko 18:00etan Herri kirol desafioa. Amasako gazteak Asteasuko gazteen aurka neurtuko dira. Ondoren, Martina Sorginari agurra

Charla sobre atropellos

De la mano de la campaña del Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco, a través de la Dirección de Tráfico, se ha puesto en marcha una nueva edición del programa de prevención de atropellos denominado 'Pausoz pauso, seguru- Seguridad paso a paso'. La campaña que comenzó en abril, llega a la localidad y para ello, se celebrará una charla-taller sobre la prevención de atropellos, este viernes, de las cinco y media a siete de la tarde (90 minutos), en el local del Hogar del Jubilado 'Salbadora', en la calle Alude, 3. El programa está dirigido a personas mayores de 64 años que caminan autónomamente como peatones. Los objetivos son reflexionar acerca de los comportamientos de riesgo y sus causas, asumir que se tiene la responsabilidad acerca de la propia seguridad, valorar la necesidad de adoptar una conducta más preventiva y compartir estrategias preventivas y valorar su utilidad. A las personas participantes, se les hará entrega de un obsequio de la campaña. La sesión podrá suspenderse si no se garantiza un número mínimo de asistentes. Máximo 30 personas. A las personas participantes, se les hará entrega de un obsequio de la campaña.

Pintto, Pintto

Anita Maravillas teatro taldeak eskainita, Pintto, Pintto haurrentzako antzeslana izango da arratsaldeko 5etan hasita Gurea antzokian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate