Diario Vasco

Oinkari dantza taldeak 'Dantza Astea' antolatuko du hilaren 14tik 19era

Kukai Dantza Konpainiaren "Lotuneak" ikuskizuna antolatu du, azaroan 18ean, Gurea antzokian.
Kukai Dantza Konpainiaren "Lotuneak" ikuskizuna antolatu du, azaroan 18ean, Gurea antzokian.
  • Tailerrak, dantzaldi gidatua.. eta Kukai Dantza Konpainiaren 'Lotuneak' ikuskizuna, taularatuko du

Oinkari dantza taldeak 'Dantza Astea' antolatuko du azaroaren 14tik 19era. Udalaren laguntzarekin, ekitaldi ezberdinak izango dira aste guztian zehar eta ekitaldi guztiak nahi duen ororentzat irekiak dira. Egiatura hau izango da: Azaroaren 14, astelehena, 'Lotuneak tailerra'. Ostiraleko emanaladia ardatz hartuta, Kukai Dantza Konpainia tallerra. Txermingo ikastolako ganbaran. Iluntzeko 19:00-20:30, doan, 13-17 urte bitarteko gazteei zuzendua. Izen-ematea: harremanak@oinkari.eus edo 660.139.380 telefono zenbakria.

Hilaren 15, 'Dantza familian' tailerra izango da doan Eneko Gilekin. Jolas eta parte hartze ariketen bitartez, familia dantzara gerturatzea helburu duen egitasmoa. Parte hartzaileek, ezinbestean, helduren batek lagunduta joan behar dute. Bi txanda, A taldea (2009tik 2013ra bitartean jaiotakoak), 17:30-18:30 eta B taldea (2004tik 2008ra bitartean jaiotakoak), 18:30-19:30. Txermingo ikastolako ganbaran. Izen-ematea: harremanak@oinkari.eus edo 660139380.

Hilaren 17, osteguna, 'Dantzarako nola jantzi' tailerra. Dantzari eta gurasoei zuzenduriko tailer praktikoa. Alpargatak, gona, alkandora, moñoa, txapela, zapia, gerrikoa eta abar nola jantzi erakutsiko da. Txermingo ikastolako ganbaran, 19:00-20:15. Irakaslea: Lurdes Esnaola. Kostua: Doan. Izen-ematea: harremanak@oinkari.eus edo 660.139.380. Azaroaren 18, ostirala, 'Dantza emanaldia'. Kukai Dantza Konpainiaren 'Lotuneak' ikuskizuna, Gurea antzokia, 22:30. Sarrerak: Amasa kafetegian salgai, 10 euroren truke.Azaroaren 19, larunbata, 'Dantzaldi gidatua'. Swarovska taldearekin erromeria, Oinkari dantza taldeko irakasleek zuzenduta. Bearzana pilotalekuan, 17:30-18:45. Saioa amaitzean, txokolate beroa egongo da.

Autobusa hilerrira

Gaur, Santu Guztien Egunean,autobus zerbitzua egongo da Villabonatik Amasara eta alderantziz. Zerbitzuaren ordutegia: Olaederra kiroldegitik: 9:00, 10:30, 11:30, 12:30 eta 13:00. Amasatik: 10:00, 11:00, 12:00, 13:00 eta 14:00.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate