Diario Vasco

Marrazketa eta pintura ikastaroa antolatu da haurrentzat

Anoetako udalak haurrentzako marrazketa eta pintura ikastaroa antolatu du LH4tik gorako haurrentzat. Ikastaroa Gabonak arte emango da eta gero jarraitzeko aukera ere egongo da. Ikasleek hasieran marrazketa landuko dute eta ondoren pintura mota desberdinak ikasiko dituzte. Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa da eta interesatuek udaletxean, liburutegian edo tsoto@anoeta.eus helbidean izen eman dezakete. Ikastaroko ordutegia zehazteko bilera bat antolatuko da interesatu guztiekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate