Diario Vasco

Jubilatuen egunerako izen emateak irekita dago Altzon

Altzoko Udalak Jubilatuen eguna antolatu du azaroren 13rako, igandea. Goizeko 11:15etan Arabar Errioxara egindako bidaian ateratako argazkiak erakutsiko dira udaletxean, 12:00etan meza nagusia egongo da eta ondoren dantzariek emanaldia eskainiko dute plazan eta Jexux Mari Irazi eta Ane Labaka bertsolariek ere parte hartuko dute. Jarraian Bazkaria egongo da Batzarremuñon, bertsolarien eta Altzoko musikari gazteen parte hartzearekin. Jubilatuen egunean parte hartu nahi dutenek Udaletxean eman beharko dute izena.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate