Diario Vasco

Alegiako I. Argazki Rallyko sariak banatu zituzten

I. Argazki Rallyko irabazleak, ostiralean sariak jaso ostean.
I. Argazki Rallyko irabazleak, ostiralean sariak jaso ostean. / T. GOMEZ
  • Helduen kategoriari dagokionez, Ane Balerdirentzat eta Patxi Renobalesentzat izan ziren bilduma onenaren

Joan den irailaren 25ean Alegian egindako I. Argazki Rallyko sariak banatu zituzten ostiral iluntzean Elizpe zinean. Gazteen mailan Garazi Belokik irabazi zuen bilduma onenaren saria; Oneka Artolarentzat izan zen argazki onenarena; eta Kattalin Leok eskuratu zuen alegiar batek egindako argazki onenaren saria.

Helduen kategoriari dagokionez, Ane Balerdirentzat eta Patxi Renobalesentzat izan ziren bilduma onenaren eta alegiar batek egindako argazki onenaren sariak, hurrenez hurren. Argazki onenaren saria Josu Tebar donostiarrak irabazi zuen, baina sari-banaketa ekitaldira bertaratu ez zenez, bigarren sailkatuak jaso zuen saria: Txarli Gesteirak.

Gogora dezagun Alegiako Argazkizaleen Taldea izan dela argazki rallyaren lehenengo edizio hau antolatu duena. «Rallyan parte hartu duten guztiei gure eskerrik beronak eman nahi dizkiegu», adierazi dute Argazkizaleen Taldetik, eta «datozen asteetarako beste ekitaldiren bat eta 2017rako ikastaroak» antolatzeko dagoeneko lanean hasiak direla aurreratu dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate