Diario Vasco

Parte hartze handiarekin amaitu zen Kultur Astea

Ukendu tailerra.
Ukendu tailerra. / NÚÑEZ

Zientzia oinarri izan duen Kultur Asteari atzo eman zi-tzaion amaiera parte hartze handiarekin. Aste guztian antolatu diren ekitaldietan herritar ugarik parte hartu dute. Atzo goizean ukendu tailerra egin zen Bilkoin elkartean eta herritar ugari izan ziren bertan sendabelarrekin ukenduak nola egiten ziren ikasteko. Amonek egin ohi zuten ukendua egiten irakatsi zuten Isabel Agirreurretak, Karmele Gaztañagak eta Maria Josefa Lasak, erredurentzako eta zauriak garbitzeko aproposa. Hamalau sendabelarrekin egin zuten ukendua eta parte hartzaile bakoitzak pote txiki bana eraman zuen etxera.

Gainera, ostiralean Aldaieta elkarteko kideentzat telefono mugikorrak dituen erabileren inguruko tailerra eman zen. Bertan, besteak beste, whatsapparen eta argazki kameraren erabilera ikasi ahal izan zuten. Ondoren, Herri Antzokia ia bete egin zen Fernando Plazaola EHU-ko Ikerketaren arloko errektoreordearen hitzaldiarekin.

Izarren argiak elektrizitatearekin zuen erlazioa ikasi ahal izan zuten bertaratuek, azalpenak hainbat esperimentuekin tartekatuz.

Gazte festak

Asteburu honetan Gazte Festa ospatzen ari dira Legorretako gazteak. Gaur poker txapelketa antolatuko da. Izen emateak 17:00etan irekiko dira eta 5 euro ordaindu beharko dira. Gauean 'Diaz: no limpies esta sangre' filmaren proiekzioa, 22:00etan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate