Diario Vasco

Sukaldeko prozesu kimikoak ezagutuz

Josu Gomez-Gazpio lanean Bilkoin elkartean.
Josu Gomez-Gazpio lanean Bilkoin elkartean. / NÚÑEZ

Zientzia da aurtengo Kultur Asteko gai nagusia eta horren baitan antolatu zen 'Kimika sukaldean' hitzaldi eta tailerra. Josu Lopez-Gazpiok kimikaren oinarrizko azalpenak eman zituen, proteinak, karbohidratoak, atomoak... nola funtzionatzen duten azalduz.

Ondoren, Bilkoin elkartera gerturatutako herritarrak lanean jarri zituen hainbat esperimentu eginez. Honela, ikusi ahal izan zuten patatak duen almidoia, patata fekula ere deitua, nola lortzen den eta zertarako erabiltzen den, eta iodoa erabiliz harategiko eta supermerkatuko urdaiazpiko egosiaren arteko ezberdintasuna jakiten erakutsi zuen, izan ere, almidoidun elikagaiak belztu egiten dira iodoa botaz gero.

Gainera, arretze-prozesu ezberdinak ere erakutsi zituen proba ezberdinak eginez, besteak beste, sagarrek jasaten dute oxidazioa prozesu en-tzimatikoa, azukrearen karamelizazioa eta Maillard-en erreakzioa.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate