Diario Vasco

Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa, gaur Idiazabalen

  • Gipuzkoako bost gaztagilek parte hartuko dute

Artzai gaztak eta Idiazabal herriaren izenak berezkoa dute lotura eta harremana. Izenaz haratago ordea, izana ere baduela erakusten du urtez urte.

Gaur Euskal Herriko Artzai Gaztaren 33. txapelketa egingo da. Idiazabalek laugarren aldiz hartuko du, aurreko 29 edizioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan jokatu izan baitira txandaka. Artzai Gazta Elkarteak Idiazabalen du egoitza eta orain hiru urte txapelketa Idiazabalen finkatzeko erabakia hartu zuen.

Euskal Herriko Gazta Lehiaketan 40 gaztagile ariko dira lehian: Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoa herrialdeetako lehiaketaren lehen hamar postuak lortutako gaztagileak sailkatzen dira final horretarako. Gipuzkoarren artean Olaberriko Aizpea, Ordiziako Joseba Intsausti, Legazpiko Pedro Gabiria, Gabiriako Baztarrika eta Ataungo Troskaeta.

Egitaraua: 10:00etan, postuen irekiera. Artzain Gaztako produktuen salmenta: gazta, ogia, sagardoa, txakolina, ardoa, basatxerria, eztia eta artilea. Ondoren 10:30ean lehiaketarako gaztak jasotzen hasiko dira. 11:30etik 13:00etara gazta txapelketako epaimahaia lanean arituko da. Baita ere 11:30ean, haurrentzako tailerrak. 12:00etan Aizpea gaztandegiko artaldea herriko kale nagusitik pasako da.

Jarraian, 13:30ean gazta txapelketako sari banaketa egingo da. Ordu berean Goierriko kantuzaleen saioa herriko plazan, sari banaketari amaiera emateko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate