Diario Vasco

Egitarau oparoa prest dute gaur eta bihar Berastegin, kultur astearen barne

Gaur goizeko 10:30ean hasita, Axier Saizarrek garagardoa etxean egin ahal izateko sekretuak azalduko ditu Urepele biltokian. 15:00etan mus txapelketa herrikoia izango da Ategin. 17:00etan, 'Prinze Txikia' filma haurrentzat, erabilera ani-tzeko gelan eta ilunabarrean, pintxo poteoa. Gauean, berriz, musika, Katez eta Elizagoien ahizpak taldeekin Urepele Elkartean. Bihar, Meza nagusia 11:00etara aurreratu da ondoren Ana Iparragirre organo jolea eta Nerea Barriola sopranoak eskainiko den kontzertua tarteko. Arratsaldean berriz, Izeba tekla ikuskizuna musika eta jolasak tarteko eskolako gimnasioan eta azkenik, 'Bi poliedro, Txistua eta akordeoia' musika emanaldia erabilera anitzeko gelan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate