Diario Vasco

Udalak antolatzen duen argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Udalak abian jarri du argazki lehiaketaren bederatzigarren ekitaldia, herriko merkatari eta zerbitzuen laguntzarekin. Hurrengo urteko egutegia argitaratzeko helburuarekin, 'Segurako koloreak' izango da aurtengo gaia eta azaroaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak.

Seguran erroldatutako edonork parte har dezake sariketan, edo bertako talde edo elkarteek. Argazkiek originalak, argitaratu gabeak eta saritu gabeak izan beharko dute, eta sari banaketa abenduan egingo da, liburu azokaren barnean. Lehen saria 300 eurokoa izango da eta bigarrena 150ekoa

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate