Diario Vasco

Jonmagic irabazle suertatu zen Bartzelonan egindako Magia Gaztea Jaialdian

Magia jaialdian parte hartu zuten magoekin batera.
Magia jaialdian parte hartu zuten magoekin batera. / DV

Jon Esandi 'Jonmagic' mago irurarrak Bartzelonan izandako Magia Gazte Jaialdian parte hartu zuen. Karta-maneiuko saioa aurkeztu zuen, azken urte eta erdian prestatzen egon dena, kartak agertu eta desagertuz eta kolorez aldatuz. Emanaldiak harrera ona izan zuen eta sari nagusia lortu zuen, diploma, diru-saria eta magia jaialdi batean parte hartzeko kontratua bereganatuz. Jaialdiko epaimahaia mago profesionalek osatu zuten. Gainera, magia jaialdiaren baitan bi gala egin ziren eta bietan parte hartu zuen mago profesionalekin batera.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate