Diario Vasco

Igande honetan izango da Belauntzako Ferie

Zortzigarren urtez jarraian Belauntzako Udalak eta herritarrek Ferie antolatu dute, igandean, egingo dena. Aurten frontoian izango da azoka, artisautza eta nekazaritza produktuen salmentarekin: pitxiak, egurrezko taillak, herriko baserrietako barazki eta esnekiak, eta abarrekin. Hogei postutik gora izatea espero du antolakuntzak. Azoka goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00etara egongo da irekita eta ondoren bazkaria egingo da Ostatuan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate