Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Makina lanean La Salvadora presa inguruan.
Salmonidoen joan-etorria ahalbidetzeko La Salvadora presako bi tarte eraitsi dira

Salmonidoen joan-etorria ahalbidetzeko La Salvadora presako bi tarte eraitsi dira

DV

Jueves, 27 de octubre 2016, 00:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

La Salvadora presako bi tarte eraitsi ziren atzo salmonidoen joan-etorria ahalbidetu eta Oria ibaiaren ur-goraldiekiko segurtasuna handitze aldera. Energia hidroelektrikoa sortzea xede, La Salvadora presak ura desbideratzen zuen. Erabilera horren emakidaren iraungitze-data bete eta gero, URAk presako bi tartean pareta eraitsiko du; hartara, besteak beste, salmonidoei Orian ibaian gorako bidea -Tolosaraino ez dute beste oztopo zeharkaezinik- errazteko.

Presa horrek arrain migratzaileen joan-etorriak zeharo oztopa-tzen zituen Oria ibaian. Presa nabarmen altua ez izanagatik, luze samarra zen, eta Oriaren tarte zabal batean ertzetik ertzera egiten zuen bide, -Oriak bihurgune zabal ikusgarri bat pasa eta geroko tarte batean-. Ibaien egoera ona lortuko bada, -uren kalitate fisiko-kimikoaz haratago, zein unean uneko gutxieneko emari ekologikoei eusteaz haratago-, ezinbestekoa dugu ibilguen morfologia ahalik eta gutxien artifizializatzea, eta bertatik bide egin behar duten espeziei igarobideak ez etetea azpiegitura igarogaitzekin. Hori izan da La Salvadorako tartetxo bi eraistearen xede agerikoena. Lanok presa-azpiegituraren beste tarteak aintzat hartu dituzte, eta bateragarri egingo dute Adunako ondare industrialaren oroigarri horri eustea, nahiz ibaiaren tarte horretan egoera ekologikoa hobetzea, bertan bizitoki duten mehatxutako espezien hobe beharrez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios