Diario Vasco

Ordenantza fiskalak, gaurko plenoko gai nagusitakoa

Amezketako Udalak gaur 20:30ean egingo duen osoko bilkurako gai nagusietako bat 2017ko Ordenantza Fiskalak izango dira, horietan egindako aldaketei behin-behineko onespena emango baitzaie. Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren idazketa-lanaren eta aholkularitza zerbitzuen kontratuaren esleipena ere bilkurako gai-zerrendan ageri da.

Bestetik, Amezketako Bartolome Deuna kaleko 20. eta 27. zenbakien arteko zatiaren eta Beltzaren plazako inguraketa-espaloiaren zoladura berriztatzeko proiektuaren esleipena aztertuko dute. Azkenik, Amezketako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena ere eskuartean izango dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate