Diario Vasco

Imazen pagoaren inguruko hitzaldia gaur Altzoko udaletxean

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden zuhaitz berezien artean Altzoko Imazen pagoa aukeratu dute Europa-2017 lehiaketan hautagai izateko. Europako Urteko Zuhaitza lehiaketaren helburua zuhaitz zaharrak estimatu eta babestu behar diren natura- eta kultura-ondare bezala nabarmentzea da.

Lehiaketaren eta Imazen pagoaren inguruan hitzaldia eskainiko dute Valentin Mugarza Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariak eta Imaz bertsolariaren ondorengoa den Pili Zuriarrain herritarrak gaur 19:00etan Udaletxean.

Imazen pagoa beste zortzi zuhaitzekin batera aukeratua izan da Espainiako ordezkari izan ahal izateko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate